Jendearentzat lehen aldiz irekiko da, eta 3.000 m2 baino gehiagoko tailerrak eta sormen-, teknologia-, diseinu- eta arte-espazioak bisitatzeko eta beren jardueretan parte hartzeko aukera egongo da.
Espazioak eta parte-hartzaileak:
Ziriak, Studio Petit Muller, Godot Studio, Faedi, Tuomas Kuur, Espacio Open, Herrizikleta, Showroom Grebone, DATA collective, Spiritus Mundi
Bitxo Do Sambarekin
Erakusketak:
- Artes en Proceso
- «La dimesión oculta, artefactos de un mundo vivo»: argazkiek, eskulturek eta marrazkiek arte, zientzia eta naturaren arteko sinbiosiak erakusten dituzte.
- Fanzika- Artiach Fabrikari buruzko fanzine kolektibo bat.
Fabrika bisitatzen dutenak lekuarekin izandako topaketa partekatzera gonbidatzen ditugu, fanzine kolektibo baten bidez. Estazio grafiko txiki bat da, gure espazioak haiengan eragindako bizipenari buruz informazioa biltzeko. Fabrika iragan industrial baten eta orainaldi sortzaile baten historia kontatzen digun espazio bat da. Birmoldaketaren eta metamorfosiaren istorio bat.
Besteak beste, collage, idazketa eta marrazkia tekniken bidez, bisitariek espazioari buruz duten ikuspuntua ematea eta ikusi, entzun eta sentitu dutena partekatzea nahi dugu. Horrez gain, bisitari eta izandako esperientziari buruzko hausnarketa-momentu bat ere bada. Zer esaten dizu espazio honek? Zer aurkitu duzu? Zer ikusi eta harritu zaitu?