fbpxBeirazko Baso Bat | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Beirazko Baso Bat

Cartel evento

Beirazko Baso Bat

Etorkizuna ez da erabili eta botatzekoa

18 Azaroak | 17:30 h - 20:30 h
Share

Zuzeneko ko-sorkuntzako jarduera eko-artistiko bat da. 

Ikuskizunaren dinamika hau izango da: Weetbe estudioak zuhaitz biluziak diruditen egiturak jarriko ditu atarian. Aldez aurretik, sare sozialen bidez herritar guztiak egiturak ikustera gonbidatuko dituzte, eta, gure espaziora heltzean, paper batean beren ingurumen-aztarna murrizteko hartu nahi duten konpromisoa idatzi ahal izango dute. Ondoren, papera botila batean sartu eta egituran jarriko dute. Azken emaitza guztion artean ko-sortutako eskultura bat izango da, birziklatutako materialekin egindako beirazko zuhaitzen baso bat, pixkanaka gero eta gehiago exijitzeko herritarrek hartutako konpromisoa gordetzen duena. Xehetasun txiki bakoitzak GEHITZEN du eta adibideak BIDERKATZEN du.

Heineken garagardo-markak ekitaldian parte hartzen du, ingurumenaren aldeko borrokan ekarpen positiboa egiteko hartutako konpromisoa erakutsiz. Horrela, bertaratutako pertsona guztiak edari bat hartzera gonbidatuko ditu, botilarekin ekitaldian parte hartu dezaten.

Helburu nagusia herritarrak, bereziki gazteak, garapen jasangarriaren alde borrokatzearen garrantziaz jabetzea da; kezka hori gure ekintza eta erabaki guztietan egon behar da.

Kokapena
Mercado de la Ribera - Gastrobar
Antolatzailea
weetbe