fbpxBideotikan Talks | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Bideotikan Talks

bideotikan

Bideotikan Talks

Sortze-prozesuak arte digitalean

24 Azaroak | 17:30 h - 19:30 h
Share

 

NFT hitzaldia. Zigor Samaniego

Zigor eskarmentu handiko 3Dko arte-zuzendaria da. Pertsonaien diseinuan aditua da, eta, besteak beste, Nickelodeon, Wired eta Prada enpresa handientzat lan egin du. Natura, bideo-jokoak eta 80ko hamarkadan ikusi zituen kalitate txikiko filmak dira bere inspirazio-iturria. Bere sorkuntzen bidez, guztiok barruan daukagun ume bihurriaren inozotasunarekin, ilusioarekin eta lotsagabetasunarekin konektatu nahi du. Zigor Metabertsoko 3Dko artista ezagunenetako bat da, berezkotzat duen eta 80ko eta 90eko hamarkadetako eragina duen 3Dko arte sinpatiko eta lotsagabeari esker.

Zigor Samaniegok eta Goiuri Barriagak dinamizatutako hitzaldia.

 

Hitzaldia. Thomas Vanz

Thomas Vanz zuzendari frantsesa 2014. urtean pelikulak egiten hasi zen, kosmosaren historiari buruzko ipuinak kontatzen, eta FX praktikoak ekoizten ditu soilik, tintak, pigmentuak eta beste produktu kimiko asko erabiliz.

Alderdi makroskopikoan zentratuta, lehendabizi Supernoba bat ilustratzen saiatu zen, 2016an egindako Novae izeneko bere lehen film laburrean artea eta zientzia nahastuz. Quantumeko jaialdian, filmak lehen saria jaso zuen.

Kokapena
Zabalgune Eraikina (Zabalgune Plaza, 11)
Antolatzailea
bideotikan avatar
Kolaboratzaileak
Logo MA
Logo Develop