fbpxDisoinua | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Disoinua

Disoinua ¿A qué suena el diseño?

Disoinua

Zer soinu du diseinuak?

10 - 27 Azaroak
Share

BBDW22aren programazioaren barruan, eremu-ikerketa bat egin da, Bilbon diseinuak zer soinu duen, kaleetan dar-dar nola egiten duen eta eguneroko ingurunean pertsonek nola sentitzen duten jakiteko. Horretarako, elkarrizketa egin zaie Wallapop plataforman "diseinu” hitzarekin iragarki bat argitaratu dutenei eta karteletan hitz hori erabiltzen duten tokiko saltegiei, pertsona horientzat diseinua zer den, nola bizi duten eta nola definitzen duten jakiteko. Prozesu horren bidez, erakusketa bat sortuko da Metro Bilboko Abando geltokian, azaroaren 10etik 27ra, hirian "diseinua" idatzi eta saltzen duten pertsonekin sortutako istorio eta hausnarketa partekatuekin. Hori bai, dagoeneko esan dezakegu pertsona bakoitzak bere ikuspuntua duela diseinuari buruz. Eta, zein da zurea?

Kokapena
Metro Bilbao - Abando Geltokia
Antolatzailea
Apitropik
Kolaboratzaileak
Bilbao Bizkaia
Colaborabora
Eide