fbpxErakusleihoa Salmenta-Tresna Gisa | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Erakusleihoa Salmenta-Tresna Gisa

Escaparate

Erakusleihoa Salmenta-Tresna Gisa

Erakusleiho-apainketari buruzko masterclass-a

22 Azaroak | 14:15 h - 15:45 h
Share

Erakusleihoa zure negozioaren aurkezpen-gutunaren lehen orrialdea da. Hori dela eta, oso garrantzitsua da produktua erakustean eragina izan dezaketen zenbait faktore kontuan hartzea. Ikastaro honetan, oinarrizko trukuak ikasiko ditugu, besteak beste, konposizio, argiztapen, kolore eta formei buruz. Funtsean, salmenta-estrategia bat garatzen ahaleginduko gara, zure negozioaren erakusleihoa aprobetxatuz. Kontuan izango dira erakusleihoaren dimentsioak eta eskaini nahi den produktua edo zerbitzua, betiere saltegiak saldu nahi duena diseinu eta estetikako parametro batzuen bidez bisualki hobetzeko asmoarekin.  

Almudena Unzalu dekoratzaile ospetsuaren eskutik zure erakusleihoari eta negozioari errentagarritasun handiagoa ateratzen lagunduko dizuten truku erraz horiek ikasi nahi badituzu, ez izan zalantzarik eta eman izena: hau zure ikastaroa da!

Bukatzean, mokadutxo bat hartzeko aukera egongo da.

Kokapena
CODDB egoitza (Morgan kalea, 30, 48014, Bilbao)
Antolatzailea
CODDB