Bilbao Bizkaia Design Week 2021aren barruan, erronka bat planteatu zitzaien IDarte Euskadiko Diseinu Eskola Publikoko ikasleei. Bilboko San Pío X.a plazako tunela erronka horren eta proiektuaren lekukoa izango da.
Zer sentitzen du emakume gazte batek tunel batetik igarotzean? Eta emakume heldu batek? Zer nolako sentsazioak ditu gizon batek lurpeko pasabide batetik igarotzean?
Galdera horien erantzunak askotarikoak izan zitezkeen, baina ez da horrela. Leku horretatik pasatzen den pertsona orok tunelaren izaera nabaritzen du: desatsegina eta iluna da, ez ditu irisgarritasun-baldintzak betetzen, eta abar.
Erakusketak iaz antolatutako erronkaren emaitzak jasotzen ditu, eta Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Elkargo Ofizialaren sarreran egongo da ikusgai.