fbpxKultura Ekintzailetzako Programa | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Kultura Ekintzailetzako Programa

21 - 25 Azaroak | 15:00 h - 18:00 h
Share

Kultura ekintzailetzan astebetez murgiltzeko aukera; industriako aholkulari eta adituek proiektu artistiko-kulturalak sortzen lagunduko dute.

Bereziki hezkuntza askotarikoa, berritzailea eta zeharkakoa azpimarratuz, gazte sortzaileei laguntzeko programa honen helburua tresnak eta laguntza profesionala ematea da, beren proiektu artistiko-kultural ekintzailea sor dezaten.

Programak bootcamp formatua izango du, hau da, prestakuntza trinko bat da, kultura ekintzailetzan espezializatzeko. Programak astebete iraungo du. Parte-hartzaileek beren sormenezko ideiak garatzeko aukera edukiko dute, eta, programa bukatzean, erakusketa bat egingo da Bilbao Berrikuntza Faktoriako Dock gunean. Coaching-saioak egingo dira taldean, sektoreko adituek aholkuak emango dituzte, tailer praktikoak egongo dira, bai eta proiektuen aurkezpen irekiak eta parte-hartzaileen arteko ezagutza-trukea ere.

Formatua: Aurrez aurrekoa

Hizkuntza: Gaztelania

Prezioa: Doakoa


*Nahitaezkoa da programan izena ematea. Horretarako, bidali mezu bat helbide honetara: oihanea@travellinguniversity.com

Kokapena
Bilbao Berrikuntza Faktoria
Antolatzailea
Logo LEINN Arts