fbpxTalentu Gazteak | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Talentu Gazteak

22 Azaroak | 15:00 h - 18:00 h
Share

EIDE Gazteak elkarteko lantaldeetako batek antolatzen du, Bilbao AS Fabrik-en eta  prestakuntza-zentroen —DIGIPEN, IDARTE, IED KUNSTHAL, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, DEUSTUKO UNIBERTSITATEA, NAFARROAKO UNIBERTSITATEA (Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa eta Tecnun) eta EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA (Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa)— laguntzarekin, eta 2022ko azken 22 proiektu onenak aukeratuko dira. Ekitaldiaren hirugarren edizioan, egileak eta horien proiektuak, gaitasunak eta prestakuntza jakinarazteaz gain, urtetik urtera gure unibertsitateetan eta edozein sorkuntza-diziplinatako goi-mailako eskoletan graduatzen diren ikasleen prestakuntza eta talentua baieztatu nahi da. Gainera, profesionalen eta talentu berrien arteko harremanetarako gune bat sortu nahi da, askotariko sektoreen eta esparruen arteko networkinga sustatuko duten topaguneak sortu nahi dira, tokiko talentua ikusarazi eta nazioartekoarekin lotu nahi da, eta herritarrak diseinuaren eta sormenaren garrantziaz sentsibilizatu nahi dira.

Kokapena
Bilbao AS Fabrik
Antolatzailea
logo EIDE gazteak
logo EIDE BASQUE DESIGN
logo Bilbao AS Fabrik