fbpx"Urban Psychology: Psikologiatik Hiri-Diseinura" | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

"Urban Psychology: Psikologiatik Hiri-Diseinura"

Urban Psychology

"Urban Psychology: Psikologiatik Hiri-Diseinura"

21 Azaroak | 12:00 h - 13:30 h
Share

Bilbao Metropoli-30 elkarteak Urban Psychology izeneko ekimena martxan jarri du, Bizkaiko Psikologia Elkargoaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearen, UHUN Bizkaiaren eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin.

Ekimenaren helburu nagusia Bilbao Metropolitarrak izate kolektibo gisa duen gogo-aldartea neurtzea da, bai eta bere autoeraginkortasuna eta krisi sanitario, sozial eta ekonomikoari aurre egiteko dituen mekanismoak ere.

Bizitzeko erabiltzen ditugun inguruneen diseinua hurbilketa holistikoago batetik egin behar da, hiriaren hardware fisikoan, hiri-plangintzan eta -diseinuan, arkitekturan... lan egiten dutenen ikuspegiak eta esperientziak ez ezik, alderdi ukiezinez eta softez arduratzen direnen ikuspegiak eta esperientziak ere konbinatuz.

Hiri munduaren azterlan sentsorial eta emozional bat garatu behar da, hiriaren bizi-esperientzia eta bizitza emozionala hobeto ulertzeko, bai eta pertsonen ongizatean eta egoera psikologikoan duen eragina hobeto ulertzeko ere.

Azterlan horrek harreman zuzena dauka ERRESONANTZIArekin, Urban Psychology proiektuaren helburua lurraldeak dar-dar nola egiten duen entzutea baita, inkesta horren bidez. Produktuak eta zerbitzuak diseinatzean, pertsonen gogo-aldartea kontuan hartu daiteke.

Topaketan, mahai-inguru bat egongo da, eta publikoak galderak egiteko aukera izango du.
Parte-hartzaileak:

- Idoia Postigo (BM30),

- Isabel Urbano (IED Kunsthal Goi-mailako Diseinu Ikastetxea)

- Ana Mata (Psikologia Elkargoa)

 

Kokapena
BBK Kuna
Antolatzailea
Bilbao Metropoli-30