fbpxBelarrirekia | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Belarrirekia

BELARRIREKIA I LA JORNADA DE APERTURA DE LA BBDW22

Belarrirekia

BBDW22ren hasierako ekitaldia

17 Azaroak | 17:00 h - 20:00 h
Share

Bilbo eta Bizkaiko diseinuaren eta sormenaren alorretako eragileekin batera biltzeko arratsaldea. Elkarrekin ekosistemaren entzumen aktiboko prozesua martxan jartzeko aukera bat, aurten ERRESONANTZIArekin batera proposatu dena. Datozen hamar egunetan izango dugun jarduera-programaz gozatzen hasteko gonbidapen bat. Harreman sinbiotikoak eta mutualistak izateko prest egoten lagunduko digun topaketa, harreman horiek sormen-arloen artekoak izan zein beste alor ekonomiko eta sozialekin izan.

BELARRIREKIArekin hasteko zentzumen-esperientzia batean murgilduko gara Rubén Rámilaren eskutik. Hitzaldi nagusian, Amalio Reyk diseinua eta sormena taldeko adimeneko ariketa gisa azalduko dizkigu, testuinguruaren eta ekosistemaren entzumen sakona, indibiduala beharrean, kolektiboa, polifonikoa eta oihartzun komun baten iturria den heinean. Lau kasuren bidez tokiko ekosistemako profesionalen esperientzien aniztasunaren oihartzuna entzuteko aukera izango dugu: Maraka taldeak bere erabiltzaileei entzutea proposatuko digu; Mutur Beltzeko Laurita Silesekin ingurunean jarriko dugu arreta; Cala Creative Studioko Paula Cabok materialek esaten digutena ulertzen lagunduko digu, eta Sara Lenziren eskutik soinua bera nola diseinatzen den entzungo dugu. Apitropikeko Alex Filiatreauk Disoinua Nolako soinua du diseinuak? proiektua aurkeztuko digu. BIDCk (Bilbao Bizkaida Design Council) produzitu duen ikerketa/erakusketa da, diseinua nola ulertzen dugun ezagutzeko egindakoa, jakiteko kalean nola bibratzen duen, pertsonek euren eguneroko ingurunean nola sentitzen duten. Gainera, aurkezleak publikoaren iritziak ezagutzeko parte hartzeko jarduera bat proposatuko digu. Bukatzeko, Arte Ederretako fakultateko Eskultura eta Arte eta Teknologia Saileko 4. mailako ikasleek berariaz egindako lana aurkeztuko digu Mikel Arcek, Soinu espazioa eta instalazioak izenekoa, egunean zehar Kupula Aretoan ikusgai egongo dena. Hori guztia Vanessa Sánchezen konpainiarekin, zeinak saioa bideratuko baitu. Gainera, 20:00etatik eta 21:30era bitartean, harremanetan egoteko, elkarri entzuteko eta pixka bat gehiago nahasteko tarte bat izango dugu.

Zelan jo dizu honek guztiak belarrira?
Animatuko zara?

Kokapena
Campos Elíseos Antzokia - Kupula Aretoa (Bertendona 3 bis. 48008 Bilbao)
Hizlariak
Antolatzailea
Bizkaia
Bilbao
Kolaboratzaileak
ColaBoraBora
EIDE EUSKAL DISEINUA